XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Francoren etxeko ardiak

Beltzak eta txuriak

Denak, Denak elkar irudiak

Alaxen da; irakurle on maite ori.

Frankoren etxea zikiña da; ez bai dago an garbitasunik.

-Nola izan ote garbitasuna aleman-italiano, falangista, moro-erreketeak denak denak elkar irudiak izan ezkero ?

Falangistak (geienak anarkistak) eta rekete guziak berriz, trompatuak esaten zuten : Pour tuer les basques, euskaldunak iltzeko goazen Euzkadira : ta Euskalerrian il izan dituzte gutxienez ogeitamarren bat apaiz eta fraile.

-Zergatik ? Apezak euskera maite zutelako, euskaldunen aldez lan aundiak egiten zituztelako, Jinkoak bakarrik daki Frankoren etxeko ardiak, beltzak eta txuriak, zenbat apez, monja (soeur) eta katoliko on on ill izan dituzten.

Erlijioa salbatu nai zutela... ? Ene! Alemanak erlijioaren aldez ! ! Ago ixilik : botx oiek Lutero baño gaiztoagoak dira ta.

Moroak, moro urdi zikin oiek erlijioa sabaltzera etorri dirala ?

Nork ez ote daki nola ibilli diran oiek gure Euzkadi maitean ?

Ez dakigu ba soeur monjakin ere sartu dirala ? Falangistak eta italianoak erlijioa salbatu ?

Geien geienak anarkistak, sindikalistak eta paganoak dirala norbaitek badasakizu (estane badizu) siñistu, siñistu, egi aundia bai da.

Erlijioa sabaltzeko Durangoko eliz ederra ta monjatxo'en komentua bonbakin txikitu ?

Erlijioa sabaltzeko meza ematen eta Jauna artzen zeudenak il ?

Erlijioa sabaltzeko Durangon amabost monja il ? eta Gernika'ko eliz aundia ta erri osoa sutan jarri ?

Erlijioa sabaltzeko masakratu, bai masakratu ! apaizak eta erriko katoliko on-onenak.

Erlijioa salbatu nai zutela ta, zergatik igeska etorri izan dira 500 bosteunen bat apez eta praile ?...

Bai ! Emen Franzian bakarrik baditugu 500 apez eta fraile. Frankoren etxekoengan dik igeska etorriak. Zergatik ?

Frankoren etxeko ardiak beltzak eta txuriak denak denak elkar irudiak diralako.

Eta gero Frankotarrak, alemanak eta italianoak zer egin nai zuten emen gure Franzi maite ontan ?

Españan bezelaxen, igual, igual! ! Ori nai zuen Tronkoso Irun'go komandanteak, eta orregatik kartzelan sartua dugu ; ori nai zuen Tanburinik ; ori kagoulard edo zera oiek ; ori nal zuen beste batek ere.

Etzuten ba Franzi osoa ikaratu, nasi, nastu ta trublatu nai ; gero Franzesak elkarren artean nasiak eta gerra zibillan ikusiaz alemanak obekigo, erraxago ta aisago Franzian sartzeko ?

Siniztu : Ez digula beñere beñere Fascismoak gauza onik ekarriko. Beñere ! Beñere ! !

Guk pakea, pakea, pakea nai dugu : Frankotarrak, alemanak, italianoak berriz, guerra !, guerra! guerra! !

Ez, ez, ez da Españako gerla erlijiozko gerla Zer da ba ? Gerla soziala.

Aberats eta probien arteko gerla : ta probeak orain arte abarrikatuak egon bai dira, gerla ontan agiñak erakusten an dira.

Bestela sartu ta so-egin ; aberats eta konserba-duros guziak Frankoren aldez daude : probe-guzi-guziak berriz gobernuaren aldez.

Kristauak gerra, ta gure erlijioak ori debekatzen bai digu etzaigu zillegi beñere gobernuaren kontra jasotzea.

Irakurri enziklikak eta Aita Sainduak dasakiguna (esaten diguna) ta ikusiko duzu ori bera dasakigutela.

Utikan rebuluzloak ! eta laketu etsi betirako :

Frankoren etxeko ardiak. Beltzak eta txuriak dirala. Denak, denak elkar irudiak

LASA'tar JOSEBA.